Hezkuntza sistema asko aldatu da mendeetan zehar. Gainera, aldaketa hauek garai bakoitzean emandako egoera sozial eta politikoarengatik baldintzatuak izan dira.
Hasteko, esan beharra dago, eskola tresna ideologiko bezala erabili izan dela. Izan ere, momentu bakoitzean boterean zegoen ideologiaren isla izan da eta politikariak beren interesak defendatzen saiatu dira instituzio honen bitartez.
Hezkuntzari dagokionez, hasiera batean guztiz elitista zen; hau da, aberetsek bakarrik zuten ikasteko aukera. Baina, zorionez, egoera aldatuz joan da gaur egungo egoerara iritsi arte; non hezkuntza denon eskubidea den (nahiz eta gaur egungo politikariek bultzatutako murrizketekin berdina ez islatu).
Emakumearen egoera ere aldatu egin da. Gizartean, hezkuntzan bezala, emakumeak bigarren mailako papera bete du eta soilik, une batzuetan ikusi ahal izan da gizon eta emakumeen arteko berdintasuna, adibidez, II. Errepublikan. Gaur egun berriz, desberdintasun hauek ia desagertu dira.
Erreformak
Historian zehar erreforma asko eman direla ikusi dugu. Erreforma hauek ideologia aldaketekin batera doaz, hauek islatuz eta lehenago aipatutako ibilbidea jarraituz. Baina arazo ugari egon dira hauek aplikatzerako garaian, politikaren ikuspegitik sortzen direlako. Eskola bakoitzaren egoera eta beharrak ez dira kontuan hartzen eta hau beharrezkoa da erreformak aurrera eraman ahal izateko. Gainera, koherenteak izan behar dute errealitateari dagokionez bertan aplikatu ahal izateko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario