lunes, 3 de febrero de 2014

Curriculuma

Curriculuma: Zer da? Curriculumak irakaskuntzaren helburuak, metodologia, ordutegiak, ebaluazioa eta abar hartzen ditu barnean. Hiru mota daude:

  • Formala: Irakaskuntzarako araututa eta programatuta dagoena. Adibidez, filosofian autore jakin batzuk ikastea.
  • Erreala: Egunero ematen den irakaskuntza prozesua. Idatziz dagoena (formala) praktikara eramaten da. Esate baterako, aurreko adibidearekin jarraituz, kasu honetan curriculum formala eta erreala berdinak izango dira.
  • Ezkutua: Positiboak zein negatiboak transmititzen diren ezagutza "subliminalak". Adibidez, egoera honetan, (filosofian autore jakin batzuk ikastea), agian ez da kontuan hartu emakumeen garrantzia. Horrek, bereizketa kutsu negatiboa du. Gainera, kasu honetan bereizketa hori araututa dago curriculum formalarengatik.
Hau guztiaren aurrean, curriculum formala besteak asko baldintzatzen dituela ikusirik, honako galdera planteatzen da: Curriculum formala berdina izan beharko litzateke guztientzat? Gure erantzuna ezezkoa da. Desberdina izan beharko luke, ikasle guztiekin metodologia berdinak ez baitu funtzionatzen, egoera ezberdinak daudelako eta bakoitzak ahalmen desberdinak dituelako. Bestalde, eta ikasleen ezberdintasunei erreferentzia eginez, ikasle guztiek ez dute berdin ikasten.

No hay comentarios:

Publicar un comentario