lunes, 3 de febrero de 2014

Haur Hezkuntza garaiko oroitzapenak II



Taldekide bakoitzak gure Haur Hezkuntzako oroitzapenen inguruan hausnartu ondoren, hainbat ideia orokor bildu ditugu:

Bakoitzaren esperientziak partekatu ondoren, argi geratu zaigu Haur Hezkuntzako urteetan imitazioaren bidez gauza asko ikasten direla. 

"Hasieran maisu-maistra pausoak banan-banan azaltzen zituen. Hasteko kolorezko paper baten karratu bat mozten zuen. Gero, paper hori bola bihurtzen zuen eta kolarekin bustitzen zuen. Ondoren paper batean itsatsi behar zela azaltzen zuen"

Kasu honetan, irakasleak lehendabizi ariketa egiten zuen eta ondoren, ikasleek bere pausoak jarraitzen zituzten ariketa burutuz. Berdina gertatzen da hurrengo adibidean.  

"Haurrek, irakasleari ariketa nola egiten den ikusi ondoren eta honen azalpenak entzun ondoren, kristalezko poto batean kotoi bustia eta hazi bat jartzen dute."

Hortaz, imitazioa, irakasleak erabili dezakeen tresna erabilgarria izan daiteke haurrei zerbait erakusteko. Izan ere,  ekintzak, hitzak baina baliagarriagoak baitira kasu batzuetan.

Bestalde, erabilitako materialak asko eta oso anitzak ziren: margoak, puntzoia, textura ezberdinetako paperak, kola, guraizeak, liburuxkak... betiere haurrek erabiltzeko egokituak. Ariketa bakoitza burutzeko ere txoko berezi bat zegoen eta bertan, beharrezko materiala geneukan eskura.

Burutzen genituen ariketak mota askotakoak ziren baina denek helburu berebera zuten: gure garapena ahalbidetzea, modu egokian eman zedin. Hala ere ariketa bakoitzak bere xede espezifikoa zuen.

"Ariketa hau oso garrantzitsua izan zen hatz erakuslearen eta hatz lodiaren arteko mugimendua bolatxoak egiterakoan eta paperean itsasterakoan garatu genuelako . Gainera, geroago arkatza hartzeko hatzen kontrola ere lantzen genuen. Era berean, eskuen eta begien ateko koordinazioa ere garatzen zuen ariketa zen. Eta nik aukeratutako bi adibideetan “kaponpoan-barruan” kontzeptua ikasten da"

"Ariketa honen helburua haurrek naturaren eboluzioa ulertzea da, haziaren eboluzioa ikusiz lore bat nola hazten den ikasi eta ulertzen dute"

Ebaluatzeko garaian, denen kasuan ez zen ebaluazio gogor bat egiten. Ebaluatzerako garaian emaitza kontuan hartzen zen arren, prozesuak zuen pisurik handiena. Pixkanaka ematen ziren aurrerapenak eta garapenak zuten garrantzia.

"Egiten genituen jarduerek eragin handia zuten ebaluazio garaian. Izan ere, proposatzen ziren ariketen bitartez haur bakoitzak alor desberdinetan zuen garapena ikus zitekeen"

Hortaz, oroitzapen hauen bitartez, gure haur hezkuntza esperientzak gogorarazi ditugu baina modu kritikoago batean. Izan ere, esperientzia propioak oso aberasgarriak iruditzen zaizkigu etorkizunean irakasle lanetan aritzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario