martes, 18 de marzo de 2014

Zergatik egiten ditugu hausnarketak gelan?

Nere ustez, hausnarketak denen ideiak jakiteko egiten ditugu. Ideia eta iritzi desberdinak entzutean, norberaren hausnarketa ematen da eta ikuspuntu desberdinak ezagutzen ditugu. Modu honetan ikasketa prozesu aktiboa eta kolektiboa ematen da.

Zergatik egiten ditugu gelan hausnarketak?

Nire ustez hau egitean guztion iritzia jakiten dugu eta horrela gauzak orokorrago ikusten ditugu. Gure ideiak elkar entzunez gehiago ikasiko dugu. Baita besteen iritziak kontuan hartuz eta horretaz pentsatuz.

Zergatik egiten ditugu hausnarketak gelan?

Nire ustetan, gelan denen artean egiten ditugun hausnarketen benetako helburua, gelakideak gure artean entzutea eta besteen iritziak errespetatzea da. Modu honetan gizarteratze prozesu bat ere gertatzen da, besteekiko irekitzen baikara eta ez gara soilik gure itritzira ixten. Hortaz, gure hausnarketa pertsonalaz gainera, gainontzekoek ateratako ondorioen inguruan ere hausnartzeko balio digute gelako hausnarketek.

domingo, 16 de marzo de 2014

Zertarako egiten ditugu hausnarketak? Benetako helburua:



                Nire ustez, guztion hausnarketak klase aurrean konpartitzen ditugu besteak pentsarazteko. Bi pertsonek ez dute berdina usten gai baten inguruan, eta biek diotenari buruz eztabaidatzerakoan, hasieran bakoitzak zuen ideia aldatzen da, aberasten da.

Paula Gallego Del Hoyo

¡Saquen el libro de texto! Resistencia, obstáculos y alternativas en la formación de los docentes para el cambio educativo


Rebeca Gestoso

Centros educativos en los que se aprende a enseñar  

La idea de promover centros que, además de cumplir sus obligaciones usuales con el alumnado que atienden, introduzcan mecanismos para enseñar a enseñar a su profesorado se debe, entre otros, a los trabajos de Van Veen y sus colaboradores. Estos investigadores han estudiado cuales son las condiciones sustanciales que deben estar presentes en los centros educativos para que los programas de formación del profesorado que se impulsen, impacten realmente en las aulas y perduren en el tiempo.

Esaldi hau aukeratu dut, benetan garrantzitsua iruditzen zaidalako irakasleek jasotzen duten formazio eta prestakuntza berriek eragina izan dezaten ikasleengan. Era berean, garrantzi handikoa iruditzen zait irakasten irakastea, oso beharrezkoa iruditzen baitzait. Irakasleek formazio berezi eta egokia jaso behar dute ikasleengan inpaktu bat izateko. 

Gaur egun badirudi ematen diren aldaketa guztiekin hauei irekiagoak egon behar dugula baina ez da horrela. Asko kostatzen zaigu aldatzea eta lortzen badugu ere, aldaketa hauek, orokorrean, ez dute eragin handirik izaten gure inguruan. Horregatik, prestakuntza berritzailea jasotzen ari diren irakasleen eragina ez nabaritzea oso larria iruditzen zait. Egiten duten esfortzu guztia bere ikasleen alde egiten dute eta hau ez bada ikusgai ikasgeletan, esfortzu horrek guztiak ez du ezertarako balio.

Hortaz, aldaketak hauek ikasleengan eragina izatea ezinbestekoa da ikasleak ere aldatzeko, egoera eta esperientzia berriei ateak irekiz. Baina ez hori bakarrik. Nahiz eragina izan, era berean oso garrantzitsua da irakasleen formazio honek eragina izateaz gainera, denboran zehar irautea, inpaktu honek seguru aski denbora luzea hartuko du. 


Laida Garaizabal

"NADANDO ENTRE DOS ORILLAS, DE LO CONOCIDO A LO DESCONOCIDO"


Alde batean egongo litzateke ezagutu gabekoa edo oraindik ez dakiguna, eta igeri egitean, esfortzu batekin eta behar den laguntzarekin, iristen gara beste aldera, non gure helburua lortuko dugun. 


Ezagutzen duguna kontrolatzen dugu, baina ezezaguna beti konfiantza falta sortzen digu edo eragiten digu. Normalean beldurra adierazten dugu eroso sentitzen ez garenean. Horretarako laguntzak behar ditugu, eta arazoen aurrean nolako jarrera izan behar dugun garbi eduki.


Paula Gallego 


“El cobijo socio-emocional de los colegas resulta indiscutible”

Esaldi hau aukeratu dut guztiz zuzena iruditzen zaidalako. Irakaskuntzan formazio eguneratua behar da; gizartea aldatzen denez, irakasteko erak ere aldatu behar baitira, garai berrietara moldatuz. Baina aldaketa horiek klasera eramatea zaila izan daiteke. Eta askoz ere zailagoa izaten da berrikuntza hauek aplikatzen dituen lehenengoarentzako.

Beraz, klasera aldaketak edo berrikuntzak eramaterako orduan oso ausarta da bakarrik egitea, baina berrikuntza hauek aplikatzeko prest dagoen norbait ondoan edukitzea konfiantza ematen du, errazagoa egiten du.


Eneritz Dominguez

¿PORQUE NOS CUESTA TANTO CAMBIAR? 

El profesor Emilio Sánchez (2007) se ha quejado en mas de una ocasión de la postura
prescriptiva que suele adoptarse en los ámbitos educativos (lo que se tiene que hacer),
obviando una visión más naturalista y, en definitiva, posiblista: lo que se puede hacer a
partir de lo que ya tenemos (para lo que resulta indispensable conocer bien lo que
tenemos). Ciertamente hemos valorado muy poco los “constates del cambio” que supone
transitar de unas sesiones de formación, mas o menos bien resueltas, a las prácticas
cotidianas de nuestras aulas, influidas por multitud de obstáculos de muy diversa
naturaleza.


Ikastoletan askotan tradizioa jarraitzen da ohikoa dena, eta irakasle askok
beraien klaseak ematean hori egiten dute. Irakasleen ustez ikasleak aldatu
harren metodologia bera erabili behar da eta ez dituzte ikasleen beharren
arabera aldatzen. Nere ustez hau aldatu behar da eta irakasleek hau arazo bat
dela jakin behar dute, izan ere pertsona guztiak ez gara berdinak eta ikasteko
metodologia desberdinak behar ditugu. 


Paragrafo hau aukeratu dut nere ikasle bizitzan zehar irakasle irakasle txarrak
izan ditudalako, hau da, urtero metodologia berdina erabiltzen zutenak gai
bera emateko. Adibidez, nire DBH1eko lenguako irakasleak adibide berdinak
erabiltzen zituen ortografia arauak azaltzeko, adibide horiek nire lehengusinei
azaldu zizkien eta orain nere anaiari azaltzen dizkio; eta egia esan bere
klasean ez nuen ezer ikasi.
 

Azkenik, esan nahiko nuke ulertzen detela aldaketek formazioa eskatzen
dutela, baina, irakaslearen lanak ez al du etengabeko formazioa eskatzen?
Nere ustez irakasle on bat etengabe ikasten dabilena da.


 


sábado, 15 de marzo de 2014

HH / Oinarrizko hezkuntza – Galdetegia


·        Zein da Haur Hezkuntzako Curriculumaren aplikazio eremua?

Honen aplikazio eremua Haur Hezkuntzako bi zikloak izango dira, baita ziklo hauetatik bat, edo lehenengoaren zati bat ematen duten ikastetxeak.

·       Zeintzuk dira Oinarrizko Hezkuntza osatzen dituzten ETAPAK?

Bi ziklo edo etapa daude: Lehenengoa, zero eta hiru urte bitartekoa; eta, bigarrena, hiru eta sei urte bitartekoa.

·       Nolakoa da Haur Hezkuntzaren izaera? Hautazkoa al da?

Hiru urtetik gorako hezkuntza, unibertsitatera arte, doakoa da. Eta, haur hezkuntzako sei urteak borondatezkoa dira.

·       HH etapak zenbat urte hartzen ditu? Nola banatzen dira? 
Sei urte hartzen ditu. Zero eta hiru urte bitarteko ziklo batean eta hiru eta sei urte bitarteko beste  ziklo batean banatzen dira.


·      Zeintzuk dira Haur Hezkuntza etaparen bereizgarriak?  
Etapa honetan garapen afektiboa, mugimendua eta gorputzaren kontrol-ohiturak, komunikazioaren eta hizkuntzaren adierazpenak, bizikidetzarako eta gizarte-harremanetarako funtsezko jarraibideak, eta ikasleen ingurunearen ezaugarri fisikoen eta sozialen aurkikuntza garatuko dira.

·      Nola ulertzen du Haur Hezkuntzako Oinarrizko Curriculumak GAITASUN  hitza?

Haur Hezkuntzako Oinarrizko Curriculumak gaitasun hitza horrela ulertzen du: ikasleak testuingurura egokituta bereganatzen duen jakintzen, trebetasunen, jarreren eta balioen konbinazio integratua. Gainera, gaitasun hauek hezkuntzako gaitasun orokorrak kontuan hartuta ezartzen dira.

·      Hezkuntzako gaitasun orokorrak berberak al dira hezkuntza-etapa
guztietan? Zeintzuk dira? 
Bai: Arduraz bizitzen ikastea; ikasten eta pentsatzen ikastea; komunikatzen ikastea; elkarrekin bizitzen ikastea pertsona gisa garatzen ikastea eta egiten eta ekiten ikastea.


      Zein proiektutan eman zen Gaitasunen definizioa eta hautaketa?


Gaitasunen Definizioa eta Hautaketa (DeSeCo) izeneko proiektuan, gaitasun kontzeptuaren definizioa ematen du Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeak (ELGE).



Zeintzuk dira EAEko OINARIZKO GAITASUNAK?
Hezkuntzako gaitasun orokorrak berdinak izango dira etapa guztietan:
  • Arduraz bizitzen ikastea
  • Ikasten eta pentsatzen ikastea
  •  Komunikatzen ikastea
  • Elkarrekin bizitzen ikastea
  •  Pertsona gisa garatzen ikastea
  • Egiten eta ekiten ikastea
 
·         Zeintzuk dira Haur Hezkuntza Etapako Helburu Orokorrak EAEn?
a)    Haur bakoitzak bere gorputza ezagutzea eta honen jabe izatea.

b)  Ingurunearekin harremanetan jartzea hau behatuz eta aztertuz, modu honetan eduki logikoak uler ditzan.

c)    Autonomia eta bere buruarekiko konfiantza garatzea, betiere irudi positiboa izan dezan.

d)    Zenbait hizkuntzatan eta adierazpidetan komunikatzeko gaitasunak garatzea. 
·         Nola ulertzen du EAEko Curriculum dekretuak CURRICULUM terminoa?
 
Curriculuma, legezko dokumentu bezala ulertzen dun. Bertan hezkuntzaren alor desberdinak aipatzen dira: oinarrizko gaitasunak, helburuak, metodologia... eta aplikazio esparruaren barnean aurkitzen diren ikastetxe guztiek bete behar dute legez. 

·         Zeintzuk dira Ikastetxe bakoitzak kontutan izan beharreko pedagogia printzipioak? 
Hezkuntzaren gaitasun orokorrak kontuan hartzea beharrezkoa da hauek eskuratu ahal izateko. Familiaren eta irakasleen parte hartzea ere handia izan behar da ikastetxearen barnean. Irakurketaren alorrean, hau ezinbesteko faktorea da oinarrizko printzipioak eskuratu ahal izateko eta komunikazio gaitasuna sendotzeko. 

·         Zeintzuk dira HHko jakintza arloak?
Haur Hezkuntzako jakintza arloen barnean, lau bloke bereizten dira:
 
1.      BLOKEA: Gorputza eta norberaren irudia

Bloke honetan, gorputzaren inguruko alderdi guztiak biltzen dira; gorputzaren ezaguera, honen azterketa... horretarako, zentzumenak oso garrantzitsuak izango dira. Haur bakoitzak bere gorputzaren inguruko irudia osatzea ez ezik, sentimenduak adierazteko gai izatea ere izango du helburu bloke honek.

2.      BLOKEA: Jolasa eta mugimendua

Haurrak jolas eta eguneroko egoeretan, bere mugimenduez jabetzea izango da helburua, hauen gaineko kontrola eskuratuz. Jolasen bitartez ere, ingurunearekin harremanetan jarriko da haurra eta arauak barneratzen ere joango da. 

3.      BLOKEA: Jarduera eta egunerokotasuna

Jardueren bitartez, haurrak besteak errespetatzen ikasiko du eta bere autonomia garatzen joango da pixkanaka – pixkanaka. Talde lanean aritzen ikasiko du eta baita helduak errespetatzen eta hauekin afektuzko jarrera izaten. 

4.      BLOKEA: Norberaren zaintza eta osasuna

Haurraren egunerokotasunean, jarduera osasuntsuak sartzen joango gara eta pixkanaka, hauek geroz eta era autonomoagoan egin ditzan saiatuko gara. Eguneroko jardueretan higienea aplika dezan erakutsiko diogu. 
  Zein Hizkuntza eredua bilatzen da Haur eta Oinarrizko Hezkuntzarako? Zein da EAEn sustatzen den Hizkuntza modeloa?
Beharrezkoa ikusten da Euskadiko bi hizkuntza ofizialak ikastea: euskara eta gaztelania. Hala ere, beharrezkoa da euskara ikaskuntzaren ardatza izatea eta horregatik, lehentasuna izango du ikaskuntza prozesuan. Hala ere, eleaniztasuna sustatzen da Haur Hezkuntzatik aurrera, betiere euskara ardatz moduan hartuta baina gaztelania eta ingelesa ere sustatuz. 

·       Zein proiektutan islatuko da Ikastetxeak jarraituko dituen irizpideak hizkuntzari dagokionez?
  

Hizkuntza Proiektua deituriko proiektuaren barnean bilduko dira hizkuntzaren inguruko irizpideak. Hizkuntzaren irakaskuntza eta erabileraren inguruko alderdi eta plangintza biltzen da bertan, ikastetxe bakoitzak bere esparruan bete behar duena. Hizkuntza nola irakatsi eta erabiliko den zehaztuko du eta baita hemen ematen diren aldaketek nolako eragina izango duten beste alor batzuetan. Gainera, ikastetxe bakoitzak bere hizkuntza-proiektua Ikastetxearen Hezkuntza Proiektuan sartuko du.


Zeintzuk dira Haur Hezkuntzako hezkuntza-esparruak? 

Haur Hezkuntzako hezkuntza-edukiak honako esperientzia-eremu hauen arabera antolatuko dira:
a) Norberaren ezagutza eta autonomia pertsonala.
b) Ingurunearen ezagutza.
c) Hizkuntzak: komunikazioa eta adierazpena.
        - Eremu bakoitzean proposatzen diren edukiak haurrentzat interesa eta esanahia duten jarduera globalizatuen bidez landuko dira.

Nola ulertzen da esperientzia eremu bat?  

«Norberaren ezaguera eta autonomia pertsonala» esperientzia-eremuak zera biltzen du: haurrak, hezkuntzako esku-hartzearen laguntzarekin eta pixkanaka, bere buruari buruz barneratzen duen ezagutza guztia. Ezagutza horrek lagundu egingo dio haurrari bere nortasuna sendotzeko prozesuan, eta erabateko mendetasuna izatetik nahikoa autonomia izatera eramango duen bideko ibilbidean.

Zeintzuk dira Esperientzia Eremu bakoitzaren atalak? Nola daude antolatuta?

Norberaren ezaguera eta autonomia pertsonala

LEHENENGO ZIKLOA:
1. Blokea: nortasun pertsonala sortzea.
2. Blokea: ongizate pertsonala eta egunerokotasuna.

BIGARREN ZIKLOA
1. Blokea: gorputza eta norberaren irudia.
2. Blokea: jolasa eta mugimendua
3. Blokea: jarduera eta egunerokotasuna.
4. Blokea: norberaren zaintza eta osasuna.

Ingurunearen ezaguera

LEHENENGO ZIKLOA
1. Blokea: ingurune fisiko eta naturalarekiko interakzioa.
2. Blokea: bizitza ingurukoekin

BIGARREN ZIKLOA
1. Blokea: ingurune fisikoa: elementuak, harremanak eta neurria.
2. Blokea: natura ezagutzen hastea
3. Blokea: kultura eta bizitza gizartean.

Hizkuntzak: komunikazioa eta adierazpena

LEHENENGO ZIKLOA
1. Blokea. Hitzezko komunikazioa.
2. Blokea. Komunikatzeko beste modu batzuk: plastikakoa, musikakoa eta gorputzaren bidezkoa.

BIGARREN ZIKLOA
1. Blokea: hitzezko hizkuntza. Entzutea, hitz egitea eta berbetan aritzea.
2. Blokea: ikus-entzunezko hizkuntza eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak.
3. Blokea: arte hizkuntza
4. Blokea: gorputz hizkuntza

Zein dokumentuaren arabera moldatuko da Ikastetxeko Curriculum Proiektua? Eta zeintzuk izango dira ICPren atalak?

 Ikastetxearen Hezkuntza Proiektuaren arabera. Atalak:
- Hezkuntza-jarduerari lotutako gaitasunak, helburuak eta edukiak, ikasleen beharrei egokitutakoak, irakaskuntza-alderdi guztietan.
- Ebaluazio-irizpideak, eta gaitasunen gutxieneko garapen-maila, Haur Hezkuntza bukatzean.
- Ikastetxearen Hizkuntza Proiektuko curriculum-alderdiak.
- Pedagogia-irizpideak
- Hezkuntza-laguntzaren premia berariazkoa duten ikasleen egoera osotasunean tratatzeko irizpideak, bai hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleena, bai gaitasun indibidual handiak dituztenena, bai hezkuntza-sistemara berandu sartu direnena.
- Tutoretza-ekintzarako eta hezkuntza-orientazioa garatzeko irizpideak.

Zein da HHn ikasleen ratioa? 

Sarrera-mailetan ez da 11 ikasle baino gutxiagoko gelarik onartuko, Hezkuntza Lurralde Ordezkaritzak baimentzen dituen aparteko kasuak izan ezik. 

Aurreko ikasturtearekin alderatuta taldeen kopurua handituz gero, Hezkuntza ordezkariaren baimena beharko da. Ezarritako gutxienezko kopurura ez iristeagatik ikasle guztiak onartzerik ez badadago, Ordezkaritzak hurbilen dagoen ikastetxera bideratuko ditu ikasle horiek.

Zeintzuk dira Haur Hezkuntza Etapako ordutegiaren berezitasunak?

- Haur-eskolek, zero eta hiru urte arteko tartean, zerbitzu zabala eman beharko dute, gurasoei familia-bizitza eta lan-bizitza batera ditzaten errazte aldera. Hala ere, oro har, haurrek ezingo dute eskolan egunean zortzi orduz baino gehiagoz egon.
- Etapa guztian, eskolako ordutegia ikusmolde globala izanda antolatuko da eta haurrei hainbat mota eta erritmotako jarduerak eta atsedena txandakatzeko aukera emango dieten jarduerak sartuko dira.
- Haurrak pixkanaka-pixkanaka sartuko dira eskolara lehenengo aldian: egokitze-aldia izango da.

Zein da aniztasunaren trataerako planteamendua? 

Ikasle guztien aniztasunaren trataera kontuan izateko, malguak izango dira etapako helburu orokorrak betetzeko neurriak, eta horrela, etorkizunean oinarrizko gaitasunak garatzen lagunduko zaie. Ikastetxeek errefortzu-mekanismo egokiak jarri beharko dituzte abian, antolakuntzakoak nahiz curriculumekoak, ikaskuntzan zailtasunak aurkitzen direnean. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak beharrezko prozedurak arautuko ditu ikasleen ikasteko zailtasunei aurre hartu, hauteman eta haietan esku hartzeko, eta ikastetxeei abian jar ditzaten errazteko jarduerak gauzatuko ditu.

Zein printzipiotan oinarritzen da hezkuntza-premia bereziak azaltzen dituzten ikasleen trataera? 

 Hezkuntzazko inklusioan eta indibidualizazioan.

Nola ulertzen da TUTORETZA Haur Hezkuntzan? 

Tutoretza da ikasle talde jakin bateko hezkuntza-ekintza oro dinamizatzeko, osatzeko eta koordinatzeko elementua, eta ekintza horietan esku hartzen dutenak barnean hartzen ditu.

Tutoretza funtsezkoa da haurrek beren hezkuntza-prozesua modu pertsonalizatuan gara dezaten lortzeko, bakoitzaren banakako gaitasunen arabera.


Tutoretza-ekintza haurren talde berean esku hartzen dutenei dagokie eta etapa osoan zehar egiten da. Talde berean zenbait maisuk eta maistrak, edota hezitzaileek eta bestelako profesional batzuek esku hartzen badute, haien jarduera ikastetxe bakoitzak bere hezkuntza-proiektuan xedatzen duenaren bitartez koordinatuko da.


Tutoreak harreman estua izango du familiarekin, ikasleen ikaskuntza-prozesuan familien ezinbesteko lankidetza ziurtatze aldera. Harreman horrek gurasoek seme-alabek ikasteko eta gizartean eta hezkuntzan txertatzeko prozesuan egindako aurrerapenaren berri izateko duten eskubidea bermatuko du, bai eta hezkuntza-prozesuan ikastetxearekin lankidetzan aritzeko orientabide egokiak jasotzeko duten eskubidea ere.


Azkenik esan beharra dago, tutoretza-ekintzak berekin dakarrela hezkuntza-ekintza osoaren plangintza orokorra, sistematikoa eta jarraitua egitea.

Nolako ezaugarriak ditu Haur Hezkuntza etapan ebaluazioa? 



Haur Hezkuntzako ebaluazioa orokorra, jarraitua eta prestakuntzazkoa izango da. Behaketa zuzena eta sistematikoa izango da ebaluazio-prozesuko teknika nagusia.


Haur Hezkuntzako irakasleek irakaskuntza-prozesua, beren hezkuntza-jardutea eta haurrek gaitasunak eskuratu dituzten ala ez ebaluatuko dute, maila horretako helburuekin eta ezagutzarekin bat.


Familiek seme-alaben irakas- eta ikas-prozesuari buruzko informazioa jasoko dute, gutxienez hiru hilean behin. Esan beharra dago, Lehen Hezkuntzara automatikoki igaroko dira ikasleak. Hezkuntza-premia bereziak dituztenak bakarrik egon ahalko dira beste urtebete Haur Hezkuntzan.


Ebaluazioa hezkuntza-prozesuaren zati da, eta hezkuntza-prozesua eta irakaskuntzaren kalitatea hobetzea du helburu. Horretarako, honako hauek hartzen ditu erreferentziatzat: ume bakoitzaren egoera, hezkuntza-sistemaren eta ikastetxearen xedeak eta helburuak, eta, hezkuntza-lana zein errealitateta garatzen den, errealitate horren ezaugarriak. Hori dena hartzen du kontuan, eskolatutako haurrek ahalik eta gehien gara ditzaten beren ahalmenak modu oso eta orekatuan.


Ebaluazioa, taldearen aurrerapenak ere aztertzen dituen arren, banakatu egin behar da eta prozesu jarraitu eta etengabeko gisa planteatu behar da. Eta, ikaskuntzako eremu guztietan, haurren garapenari buruzko datu kualitatiboak eta adierazgarriak eman behar ditu. Gainera, hezitzaile-taldeak hasierako ebaluazioa hartu behar du abiapuntu. Ebaluazio horrek ikasle bakoitzaren egoera pertsonalei eta sozialei dagozkien informazioa bildu behar du, bai eta haren aurrerakuntza bultzatuko duten esku-hartzeen plangintza egiten lagunduko duten datu guztiak ere.


Azkenik esan beharra dago, etapa honetarako, ebaluatzeko teknika egokiena haurraren behaketa zuzena eta sistematikoa da. Garrantzitsua da irizpide argiak izatea, behagarriak eta erregistra daitezkeenak. Familiekin elkarrizketa egitea eta elkarrizketa horretan gertatzen den informazio-trukea dira ebaluazioan laguntzen duten beste elementu batzuk.

Hartu ebaluazio irizpide bat eta lotu dagokion helburuarekin 


Haur Hezkuntzako helburuetako bat haurrek ohiko jardueretan, pixkanaka, autonomia handiagoa hartzea, bere buruarekiko konfiantza eta ekimena garatzea da. Hau ebaluatzeko, irakasleek haurrari zeregin txikiak bidali diezazkioke eta hauek nola betetzen dituen ikusi. Adibidez, haur bati etxera gutun bat eraman dezan adierazi eta hau nola egiten duen aztertu.

Nola ulertzen da aniztasunari emandako trataera? Zer esan nahi du ikusmolde GLOBALA izatea? 



Aniztasunaren trataera oinarrizko hezkuntza-irizpidea da. Hezkuntzako esku-hartzea jaso behar du, horrela bermatzen baita bai haur guztien garapena, bai eta arreta pertsonalizatua ere, haurraren heltze-prozesuaren, interesen, erritmoen eta ikasteko estiloa kontuan hartuta.


Ikasle guztien aniztasunaren trataera kontuan izateko, malguak izango dira etapako helburu orokorrak betetzeko neurriak, eta horrela, etorkizunean oinarrizko gaitasunak garatzen lagunduko zaie.

Ikastetxeek errefortzu-mekanismo egokiak jarri beharko dituzte abian, antolakuntzakoak nahiz curriculumekoak, ikaskuntzan zailtasunak aurkitzen direnean. Hona hemen neurri horietako batzuk: laguntza ematea talde arruntean, taldekatze malguak egitea, curriculum-egokitzapenak eta berariazko errefortzuak eremuren batean.


Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak beharrezko prozedurak arautuko ditu ikasleen ikasteko zailtasunei aurre hartu, hauteman eta haietan esku hartzeko, eta ikastetxeei abian jar ditzaten errazteko jarduerak gauzatuko ditu.


Hau da ikasle guztiak desberdinak dira eta desberdintasun hau errespetatuko da, eta hauen desberdintasun edo aniztasuna errespetatuz eta kontuan harturik ikasleei lagunduko zaie.

Nola ulertzen da ikaskuntza esanguratsua? 


Hezitzaile-taldeak ikasleen interesekin eta beharrekin bat datozen ikaskuntza-egoerak proposatzea, ikasleek errealitateko alderdien inguruan dakitena eta pentsatzen dutena oinarri gisa hartuz. Ez da ahaztu behar ikaskuntza honek helburu eta erabilgarritasun argia izan behar dutela.


Nola ulertzen da eskola giroa? 


Konfiantzazko eta segurtasunezko giroa sortzea da irakaslearen betebehar nagusia. Izan ere, irakasleak haurra babestua eta onartua sentitzen den giroa sortu behar du. Horrek aukera emango dio bere buruan konfiantza sortzeko, bere ingurua arian-arian ezagutzeak sortzen dizkion erronkei aurre egiteko, eta baita ezagutza hori lortzeko tresnak eta estrategiak eskuratzeko ere. Atxikimendu-irudiek eragin erabakigarria.


Zeintzuk dira ematen diren orientabideak eremu, denbora eta baliabide materialen antolaketaren inguruan? 


Haurrek, oso adin txikia izanik, erritmo, interes eta behar desberdinak dituzte. Desberdintasun horiek errespetatu eta kontuan hartu behar dira, bai ikasgelako espazioaren eta denboraren antolakuntza planifikatzeko, bai eta eskolako jardueraren plangintza egiteko ere.


Zenbait jarduera-eremu antolatu beharko dira, haurrek zer egin, nola egin eta norekin egin nahi duten aukeratu ahal izan dezaten. Horrela, ekimena eta autonomia garatzen lagunduko da. Funtsezkoa da espazioa ulertzeko modu dinamikoa eta esanguratsua izatea, eta norbanako bakoitzaren esperientziekin eta ekarpenekin eraikitzen eta bilakatzen joatea espazio hori.


Halaber, hezitzaile-taldeak kontuan izan beharko du talde- jardueretako denbora
eta banakako jardueretako denbora txandakatu egin behar direla, eskakizun-maila handiko jarduerak eta espontaneotasun bizikoak orekatu egin behar direla, eta denbora-sekuentzia bat planifikatu behar dela, egunak erreferentzia seguruekin egin dezan aurrera, haurrari laguntzeko parte hartzen, aurresaten eta bere jarduera berak arautzen.


Espazioaren eta denboraren plangintza egitean kontuan izan beharreko beste alderdi bat ere bada: alde batetik, hezitzaileak taldearen begi-ikuspegi osoa izan behar du, eta, bestetik, haurrak erraz ikusi behar du heldua.

Nola ulertzen da H.H.ko Ikastetxea? 


Heziketa-lana familian hasten da beti. Hezitzaileek eta irakasleek familiarekin banatu behar dute erantzukizun hori, eta haurrek familia-esparruan eskuratu dituzten prestakuntza-esperientziak osatu eta zabaldu behar dituzte. Arauak, autonomia bereganatu behar dituzte. Hezitzaileek haurrei zailtasunak gainditzen lagundu behar diete.


Zein da hezkuntza agente bakoitzari ematen dion ardura Haur Hezkuntzan? 


Erakundeekin, elkarteekin eta gizarteko beste talde batzuekin banatutako erantzukizun bihurtu beharko lukeela. Eskolak lagundu egin beharko luke gizartearekiko irekia izate hori, hezkuntza denon eginkizuna bihur dadin.