·
Zein da Haur Hezkuntzako Curriculumaren
aplikazio eremua?
Honen aplikazio eremua Haur Hezkuntzako bi zikloak
izango dira, baita ziklo hauetatik bat, edo lehenengoaren zati bat ematen duten
ikastetxeak.
· Zeintzuk dira Oinarrizko Hezkuntza osatzen dituzten ETAPAK?
Bi ziklo edo etapa daude:
Lehenengoa, zero eta hiru urte bitartekoa; eta, bigarrena, hiru eta sei urte
bitartekoa.
· Nolakoa da Haur Hezkuntzaren
izaera? Hautazkoa al da?
Hiru urtetik gorako
hezkuntza, unibertsitatera arte, doakoa da. Eta, haur hezkuntzako sei urteak
borondatezkoa dira.
· HH etapak zenbat urte hartzen
ditu? Nola banatzen dira?
Sei urte hartzen ditu. Zero
eta hiru urte bitarteko ziklo batean eta hiru eta sei urte bitarteko beste
ziklo batean banatzen dira.
· Zeintzuk dira Haur Hezkuntza
etaparen bereizgarriak?
Etapa honetan garapen afektiboa,
mugimendua eta gorputzaren kontrol-ohiturak, komunikazioaren eta hizkuntzaren
adierazpenak, bizikidetzarako eta gizarte-harremanetarako funtsezko
jarraibideak, eta ikasleen ingurunearen ezaugarri fisikoen eta sozialen
aurkikuntza garatuko dira.
· Nola ulertzen du Haur Hezkuntzako
Oinarrizko Curriculumak GAITASUN hitza?
Haur Hezkuntzako Oinarrizko Curriculumak
gaitasun hitza horrela ulertzen du: ikasleak testuingurura egokituta
bereganatzen duen jakintzen, trebetasunen, jarreren eta balioen konbinazio
integratua. Gainera, gaitasun hauek
hezkuntzako gaitasun orokorrak kontuan hartuta ezartzen dira.
· Hezkuntzako gaitasun orokorrak
berberak al dira hezkuntza-etapa
guztietan? Zeintzuk dira?
Bai: Arduraz bizitzen ikastea;
ikasten eta pentsatzen ikastea; komunikatzen ikastea; elkarrekin bizitzen
ikastea pertsona gisa garatzen ikastea eta egiten eta ekiten ikastea.
Zein proiektutan eman zen Gaitasunen definizioa eta hautaketa?
Hezkuntzako gaitasun orokorrak berdinak izango dira etapa guztietan:
- Arduraz bizitzen ikastea
- Ikasten eta pentsatzen ikastea
- Komunikatzen ikastea
- Elkarrekin bizitzen ikastea
- Pertsona gisa garatzen ikastea
- Egiten eta ekiten ikastea
·
Zeintzuk dira
Haur Hezkuntza Etapako Helburu Orokorrak EAEn?
a) Haur bakoitzak bere gorputza
ezagutzea eta honen jabe izatea.
b) Ingurunearekin harremanetan
jartzea hau behatuz eta aztertuz, modu honetan eduki logikoak uler ditzan.
c) Autonomia eta bere buruarekiko
konfiantza garatzea, betiere irudi positiboa izan dezan.
d) Zenbait hizkuntzatan eta
adierazpidetan komunikatzeko gaitasunak garatzea.
·
Nola ulertzen du EAEko Curriculum
dekretuak CURRICULUM terminoa?
·
Zeintzuk dira
Ikastetxe bakoitzak kontutan izan beharreko pedagogia printzipioak?
Hezkuntzaren gaitasun
orokorrak kontuan hartzea beharrezkoa da hauek eskuratu ahal izateko.
Familiaren eta irakasleen parte hartzea ere handia izan behar da ikastetxearen
barnean. Irakurketaren alorrean, hau ezinbesteko faktorea da oinarrizko
printzipioak eskuratu ahal izateko eta komunikazio gaitasuna sendotzeko.
·
Zeintzuk dira
HHko jakintza arloak?
Haur Hezkuntzako jakintza
arloen barnean, lau bloke bereizten dira:
1. BLOKEA: Gorputza eta norberaren irudia
Bloke honetan, gorputzaren
inguruko alderdi guztiak biltzen dira; gorputzaren ezaguera, honen azterketa...
horretarako, zentzumenak oso garrantzitsuak izango dira. Haur bakoitzak bere
gorputzaren inguruko irudia osatzea ez ezik, sentimenduak adierazteko gai izatea
ere izango du helburu bloke honek.
2. BLOKEA: Jolasa eta mugimendua
Haurrak jolas eta eguneroko
egoeretan, bere mugimenduez jabetzea izango da helburua, hauen gaineko kontrola
eskuratuz. Jolasen bitartez ere, ingurunearekin harremanetan jarriko da haurra
eta arauak barneratzen ere joango da.
3. BLOKEA:
Jarduera eta egunerokotasuna
Jardueren bitartez, haurrak
besteak errespetatzen ikasiko du eta bere autonomia garatzen joango da
pixkanaka – pixkanaka. Talde lanean aritzen ikasiko du eta baita helduak
errespetatzen eta hauekin afektuzko jarrera izaten.
4. BLOKEA: Norberaren zaintza eta osasuna
Haurraren egunerokotasunean,
jarduera osasuntsuak sartzen joango gara eta pixkanaka, hauek geroz eta era
autonomoagoan egin ditzan saiatuko gara. Eguneroko jardueretan higienea aplika
dezan erakutsiko diogu.
Zein Hizkuntza
eredua bilatzen da Haur eta Oinarrizko Hezkuntzarako? Zein da EAEn sustatzen den Hizkuntza modeloa?
Beharrezkoa ikusten da
Euskadiko bi hizkuntza ofizialak ikastea: euskara eta gaztelania. Hala ere,
beharrezkoa da euskara ikaskuntzaren ardatza izatea eta horregatik, lehentasuna
izango du ikaskuntza prozesuan. Hala ere, eleaniztasuna sustatzen da Haur
Hezkuntzatik aurrera, betiere euskara ardatz moduan hartuta baina gaztelania
eta ingelesa ere sustatuz.
· Zein
proiektutan islatuko da Ikastetxeak jarraituko dituen irizpideak hizkuntzari
dagokionez?
Hizkuntza Proiektua deituriko
proiektuaren barnean bilduko dira hizkuntzaren inguruko irizpideak.
Hizkuntzaren irakaskuntza eta erabileraren inguruko alderdi eta plangintza
biltzen da bertan, ikastetxe bakoitzak bere esparruan bete behar duena.
Hizkuntza nola irakatsi eta erabiliko den zehaztuko du eta baita hemen ematen
diren aldaketek nolako eragina izango duten beste alor batzuetan. Gainera, ikastetxe bakoitzak bere hizkuntza-proiektua Ikastetxearen
Hezkuntza Proiektuan sartuko du.
Zeintzuk dira Haur Hezkuntzako hezkuntza-esparruak?
Haur Hezkuntzako hezkuntza-edukiak honako esperientzia-eremu hauen arabera antolatuko dira:
Zein dokumentuaren arabera moldatuko da Ikastetxeko Curriculum
Proiektua? Eta zeintzuk izango dira ICPren atalak?
Ikastetxearen Hezkuntza Proiektuaren arabera. Atalak:
Aurreko ikasturtearekin
alderatuta taldeen kopurua handituz gero, Hezkuntza ordezkariaren baimena
beharko da. Ezarritako gutxienezko kopurura
ez iristeagatik ikasle guztiak onartzerik ez badadago, Ordezkaritzak hurbilen
dagoen ikastetxera bideratuko ditu ikasle horiek.
Nola ulertzen da TUTORETZA Haur Hezkuntzan?
Zeintzuk dira Haur Hezkuntzako hezkuntza-esparruak?
Haur Hezkuntzako hezkuntza-edukiak honako esperientzia-eremu hauen arabera antolatuko dira:
a) Norberaren ezagutza eta autonomia pertsonala.
b) Ingurunearen ezagutza.
c) Hizkuntzak: komunikazioa eta adierazpena.
- Eremu bakoitzean
proposatzen diren edukiak haurrentzat interesa eta esanahia duten jarduera
globalizatuen bidez landuko dira.
Nola ulertzen da esperientzia eremu bat?
«Norberaren ezaguera eta autonomia pertsonala»
esperientzia-eremuak zera biltzen du: haurrak, hezkuntzako esku-hartzearen
laguntzarekin eta pixkanaka, bere buruari buruz barneratzen duen ezagutza
guztia. Ezagutza horrek lagundu egingo dio haurrari bere nortasuna sendotzeko
prozesuan, eta erabateko mendetasuna izatetik nahikoa autonomia izatera
eramango duen bideko ibilbidean.
Zeintzuk dira Esperientzia Eremu bakoitzaren atalak? Nola daude
antolatuta?
Norberaren ezaguera eta autonomia pertsonala
LEHENENGO ZIKLOA:
1. Blokea: nortasun pertsonala sortzea.
2. Blokea: ongizate pertsonala eta
egunerokotasuna.
BIGARREN ZIKLOA
1. Blokea: gorputza eta norberaren irudia.
2. Blokea: jolasa eta mugimendua
3. Blokea: jarduera eta egunerokotasuna.
4. Blokea: norberaren zaintza eta osasuna.
Ingurunearen ezaguera
LEHENENGO ZIKLOA
1. Blokea: ingurune fisiko eta naturalarekiko interakzioa.
2. Blokea: bizitza ingurukoekin
BIGARREN ZIKLOA
1. Blokea: ingurune fisikoa: elementuak, harremanak eta neurria.
2. Blokea: natura ezagutzen hastea
3. Blokea: kultura eta bizitza gizartean.
Hizkuntzak: komunikazioa eta adierazpena
LEHENENGO ZIKLOA
1. Blokea. Hitzezko komunikazioa.
2. Blokea. Komunikatzeko beste modu batzuk: plastikakoa, musikakoa eta
gorputzaren bidezkoa.
BIGARREN ZIKLOA
1. Blokea: hitzezko hizkuntza. Entzutea, hitz egitea eta berbetan
aritzea.
2. Blokea: ikus-entzunezko hizkuntza eta informazioaren eta
komunikazioaren teknologiak.
3. Blokea: arte hizkuntza
4. Blokea: gorputz hizkuntza
Ikastetxearen Hezkuntza Proiektuaren arabera. Atalak:
- Hezkuntza-jarduerari
lotutako gaitasunak, helburuak eta edukiak, ikasleen beharrei egokitutakoak,
irakaskuntza-alderdi guztietan.
- Ebaluazio-irizpideak,
eta gaitasunen gutxieneko garapen-maila, Haur Hezkuntza bukatzean.
- Ikastetxearen
Hizkuntza Proiektuko curriculum-alderdiak.
- Pedagogia-irizpideak
- Hezkuntza-laguntzaren
premia berariazkoa duten ikasleen egoera osotasunean tratatzeko irizpideak, bai
hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleena, bai gaitasun indibidual handiak
dituztenena, bai hezkuntza-sistemara berandu sartu direnena.
- Tutoretza-ekintzarako
eta hezkuntza-orientazioa garatzeko irizpideak.
Zein da HHn ikasleen ratioa?
Sarrera-mailetan ez da 11 ikasle baino
gutxiagoko gelarik onartuko, Hezkuntza Lurralde Ordezkaritzak baimentzen dituen
aparteko kasuak izan ezik.
Zeintzuk dira Haur Hezkuntza Etapako ordutegiaren berezitasunak?
- Haur-eskolek, zero eta hiru
urte arteko tartean, zerbitzu zabala eman beharko dute, gurasoei
familia-bizitza eta lan-bizitza batera ditzaten errazte aldera. Hala ere, oro
har, haurrek ezingo dute eskolan egunean zortzi orduz baino gehiagoz egon.
- Etapa guztian, eskolako ordutegia ikusmolde globala izanda antolatuko
da eta haurrei hainbat mota eta erritmotako jarduerak eta atsedena
txandakatzeko aukera emango dieten jarduerak sartuko dira.
- Haurrak pixkanaka-pixkanaka sartuko dira eskolara lehenengo aldian:
egokitze-aldia izango da.
Zein da aniztasunaren trataerako planteamendua?
Ikasle guztien
aniztasunaren trataera kontuan izateko, malguak izango dira etapako helburu
orokorrak betetzeko neurriak, eta horrela, etorkizunean oinarrizko gaitasunak
garatzen lagunduko zaie. Ikastetxeek errefortzu-mekanismo egokiak jarri beharko
dituzte abian, antolakuntzakoak nahiz curriculumekoak, ikaskuntzan zailtasunak
aurkitzen direnean. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak beharrezko
prozedurak arautuko ditu ikasleen ikasteko zailtasunei aurre hartu, hauteman
eta haietan esku hartzeko, eta ikastetxeei abian jar ditzaten errazteko
jarduerak gauzatuko ditu.
Zein printzipiotan oinarritzen da hezkuntza-premia bereziak azaltzen
dituzten ikasleen trataera?
Hezkuntzazko inklusioan eta indibidualizazioan.
Nola ulertzen da TUTORETZA Haur Hezkuntzan?
Tutoretza da ikasle talde jakin bateko hezkuntza-ekintza oro dinamizatzeko, osatzeko eta koordinatzeko elementua, eta ekintza horietan esku hartzen dutenak barnean hartzen ditu.
Tutoretza funtsezkoa da haurrek beren hezkuntza-prozesua modu pertsonalizatuan gara dezaten lortzeko, bakoitzaren banakako gaitasunen arabera.
Tutoretza-ekintza haurren talde berean esku hartzen dutenei dagokie eta etapa osoan zehar egiten da. Talde berean zenbait maisuk eta maistrak, edota hezitzaileek eta bestelako profesional batzuek esku hartzen badute, haien jarduera ikastetxe bakoitzak bere hezkuntza-proiektuan xedatzen duenaren bitartez koordinatuko da.
Tutoreak harreman estua izango du familiarekin, ikasleen ikaskuntza-prozesuan familien ezinbesteko lankidetza ziurtatze aldera. Harreman horrek gurasoek seme-alabek ikasteko eta gizartean eta hezkuntzan txertatzeko prozesuan egindako aurrerapenaren berri izateko duten eskubidea bermatuko du, bai eta hezkuntza-prozesuan ikastetxearekin lankidetzan aritzeko orientabide egokiak jasotzeko duten eskubidea ere.
Azkenik esan beharra dago, tutoretza-ekintzak berekin dakarrela hezkuntza-ekintza osoaren plangintza orokorra, sistematikoa eta jarraitua egitea.
Nolako ezaugarriak ditu Haur Hezkuntza etapan ebaluazioa?
Haur Hezkuntzako ebaluazioa orokorra, jarraitua eta prestakuntzazkoa izango da. Behaketa zuzena eta sistematikoa izango da ebaluazio-prozesuko teknika nagusia.
Haur Hezkuntzako irakasleek irakaskuntza-prozesua, beren hezkuntza-jardutea eta haurrek gaitasunak eskuratu dituzten ala ez ebaluatuko dute, maila horretako helburuekin eta ezagutzarekin bat.
Familiek seme-alaben irakas- eta ikas-prozesuari buruzko informazioa jasoko dute, gutxienez hiru hilean behin. Esan beharra dago, Lehen Hezkuntzara automatikoki igaroko dira ikasleak. Hezkuntza-premia bereziak dituztenak bakarrik egon ahalko dira beste urtebete Haur Hezkuntzan.
Ebaluazioa hezkuntza-prozesuaren zati da, eta hezkuntza-prozesua eta irakaskuntzaren kalitatea hobetzea du helburu. Horretarako, honako hauek hartzen ditu erreferentziatzat: ume bakoitzaren egoera, hezkuntza-sistemaren eta ikastetxearen xedeak eta helburuak, eta, hezkuntza-lana zein errealitateta garatzen den, errealitate horren ezaugarriak. Hori dena hartzen du kontuan, eskolatutako haurrek ahalik eta gehien gara ditzaten beren ahalmenak modu oso eta orekatuan.
Ebaluazioa, taldearen aurrerapenak ere aztertzen dituen arren, banakatu egin behar da eta prozesu jarraitu eta etengabeko gisa planteatu behar da. Eta, ikaskuntzako eremu guztietan, haurren garapenari buruzko datu kualitatiboak eta adierazgarriak eman behar ditu. Gainera, hezitzaile-taldeak hasierako ebaluazioa hartu behar du abiapuntu. Ebaluazio horrek ikasle bakoitzaren egoera pertsonalei eta sozialei dagozkien informazioa bildu behar du, bai eta haren aurrerakuntza bultzatuko duten esku-hartzeen plangintza egiten lagunduko duten datu guztiak ere.
Azkenik esan beharra dago, etapa honetarako, ebaluatzeko teknika egokiena haurraren behaketa zuzena eta sistematikoa da. Garrantzitsua da irizpide argiak izatea, behagarriak eta erregistra daitezkeenak. Familiekin elkarrizketa egitea eta elkarrizketa horretan gertatzen den informazio-trukea dira ebaluazioan laguntzen duten beste elementu batzuk.
Hartu ebaluazio irizpide bat eta lotu dagokion helburuarekin
Haur Hezkuntzako helburuetako bat haurrek ohiko jardueretan, pixkanaka, autonomia handiagoa hartzea, bere buruarekiko konfiantza eta ekimena garatzea da. Hau ebaluatzeko, irakasleek haurrari zeregin txikiak bidali diezazkioke eta hauek nola betetzen dituen ikusi. Adibidez, haur bati etxera gutun bat eraman dezan adierazi eta hau nola egiten duen aztertu.
Nola ulertzen da aniztasunari emandako trataera? Zer esan nahi du ikusmolde GLOBALA izatea?
Aniztasunaren trataera oinarrizko hezkuntza-irizpidea da. Hezkuntzako esku-hartzea jaso behar du, horrela bermatzen baita bai haur guztien garapena, bai eta arreta pertsonalizatua ere, haurraren heltze-prozesuaren, interesen, erritmoen eta ikasteko estiloa kontuan hartuta.
Ikasle guztien aniztasunaren trataera kontuan izateko, malguak izango dira etapako helburu orokorrak betetzeko neurriak, eta horrela, etorkizunean oinarrizko gaitasunak garatzen lagunduko zaie.
Ikastetxeek errefortzu-mekanismo egokiak jarri beharko dituzte abian, antolakuntzakoak nahiz curriculumekoak, ikaskuntzan zailtasunak aurkitzen direnean. Hona hemen neurri horietako batzuk: laguntza ematea talde arruntean, taldekatze malguak egitea, curriculum-egokitzapenak eta berariazko errefortzuak eremuren batean.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak beharrezko prozedurak arautuko ditu ikasleen ikasteko zailtasunei aurre hartu, hauteman eta haietan esku hartzeko, eta ikastetxeei abian jar ditzaten errazteko jarduerak gauzatuko ditu.
Hau da ikasle guztiak desberdinak dira eta desberdintasun hau errespetatuko da, eta hauen desberdintasun edo aniztasuna errespetatuz eta kontuan harturik ikasleei lagunduko zaie.
Nola ulertzen da ikaskuntza esanguratsua?
Hezitzaile-taldeak ikasleen interesekin eta beharrekin bat datozen ikaskuntza-egoerak proposatzea, ikasleek errealitateko alderdien inguruan dakitena eta pentsatzen dutena oinarri gisa hartuz. Ez da ahaztu behar ikaskuntza honek helburu eta erabilgarritasun argia izan behar dutela.
Nola ulertzen da eskola giroa?
Konfiantzazko eta segurtasunezko giroa sortzea da irakaslearen betebehar nagusia. Izan ere, irakasleak haurra babestua eta onartua sentitzen den giroa sortu behar du. Horrek aukera emango dio bere buruan konfiantza sortzeko, bere ingurua arian-arian ezagutzeak sortzen dizkion erronkei aurre egiteko, eta baita ezagutza hori lortzeko tresnak eta estrategiak eskuratzeko ere. Atxikimendu-irudiek eragin erabakigarria.
Zeintzuk dira ematen diren orientabideak eremu, denbora eta baliabide materialen antolaketaren inguruan?
Haurrek, oso adin txikia izanik, erritmo, interes eta behar desberdinak dituzte. Desberdintasun horiek errespetatu eta kontuan hartu behar dira, bai ikasgelako espazioaren eta denboraren antolakuntza planifikatzeko, bai eta eskolako jardueraren plangintza egiteko ere.
Zenbait jarduera-eremu antolatu beharko dira, haurrek zer egin, nola egin eta norekin egin nahi duten aukeratu ahal izan dezaten. Horrela, ekimena eta autonomia garatzen lagunduko da. Funtsezkoa da espazioa ulertzeko modu dinamikoa eta esanguratsua izatea, eta norbanako bakoitzaren esperientziekin eta ekarpenekin eraikitzen eta bilakatzen joatea espazio hori.
Halaber, hezitzaile-taldeak kontuan izan beharko du talde- jardueretako denbora
eta banakako jardueretako denbora txandakatu egin behar direla, eskakizun-maila handiko jarduerak eta espontaneotasun bizikoak orekatu egin behar direla, eta denbora-sekuentzia bat planifikatu behar dela, egunak erreferentzia seguruekin egin dezan aurrera, haurrari laguntzeko parte hartzen, aurresaten eta bere jarduera berak arautzen.
Espazioaren eta denboraren plangintza egitean kontuan izan beharreko beste alderdi bat ere bada: alde batetik, hezitzaileak taldearen begi-ikuspegi osoa izan behar du, eta, bestetik, haurrak erraz ikusi behar du heldua.
Nola ulertzen da H.H.ko Ikastetxea?
Heziketa-lana familian hasten da beti. Hezitzaileek eta irakasleek familiarekin banatu behar dute erantzukizun hori, eta haurrek familia-esparruan eskuratu dituzten prestakuntza-esperientziak osatu eta zabaldu behar dituzte. Arauak, autonomia bereganatu behar dituzte. Hezitzaileek haurrei zailtasunak gainditzen lagundu behar diete.
Zein da hezkuntza agente bakoitzari ematen dion ardura Haur Hezkuntzan?
Erakundeekin, elkarteekin eta gizarteko beste talde batzuekin banatutako erantzukizun bihurtu beharko lukeela. Eskolak lagundu egin beharko luke gizartearekiko irekia izate hori, hezkuntza denon eginkizuna bihur dadin.
No hay comentarios:
Publicar un comentario