Lehenengo irudia:
Ikasleak planteatzen duen galdera zentzuduna da, ikasleek ikasten dutena gustokoa izateko, irakasleak
hauek errespetuz eta
maitasunez tratatu behar
dituelako.
Irudi honek adierazten duena hiprokresia da.
Ordenagailua erabilgarria dela esaten du arbela erabiltzen ari den bitartean.
Honek zera erakusten du: Irakasten dena, batzuetan, praktikarekin ez datorrela
bat.
Hirugarren irudia:
Umeek beren gurasoak irudi gisa dituzte eta hauek
imitatzen dituzte. Aitak bere semeari errieta egiten dio bere arreba jo
duelako. Baina haurrak ikusi duena imitatu du, aitak emaztea jo duelako. Nola
nahi du aitak bada, semeak alaba ez jotzea hori etxean ikusten badu?
Bostgarren irudia:
Nahiz eta genero berdintasuna aldarrikatzea, eskolako curriculum ezkutuan oraindik estereotipoak agertzen dira. Irudian, liburuko adibideak esate baterako guztiz matxistak dira.
Goiko irudian bezala, nahiz eta eskolak berdintasuna
aldarrikatzea, erakusten dituen edukiak orokorrean gizonen ingurukoak izaten
dira.
Zazpigarren irudia:
Iragarki honetan, emakumea objektu bat bezala aurkezten da. Eta honek emakumearen irudia zeharo iraindu egiten du. Azaltzen diren pertsonak gainera, erakargarriak dira; argalak eta ederrak, eta ez lodiak edo itsusiak.
Hemen, emakumea "salgai" dagoela dirudi,
bitxiekin erosi daitekeela. Gainera, emakumearen helburu bakarra (edo behintzat garrantzitsuena) ezkontzea dela dirudi.
Bederatzigarren irudia:
Irudi honetan, hizkuntzaren erabilera gizoneengana zuzenduta dago eta neskek ez dute mezua haientzako izango balitz bezala hartzen. Halere, irakasleak ez du mezua mutilentzako soilik bidali, "todos" y "todas" erabili ordez, "todos" erabili du, guztientzako erabili daitekeelako. Gainera, "salgan" aditza irakaslearen eta ikasleen arteko distantzia bereizten du; oso formala delako. "Salid", berriz, gertutasun gehiago erakutsiko luke.
No hay comentarios:
Publicar un comentario