lunes, 10 de marzo de 2014

Aurreiritziak



Hasteko, gure gelako programazioa zehaztua izateko, ikasturtean lortu nahi ditugun helburuak orokorrak planteatuko genituzke. Gero, kurtsoa igaro ahala, gure ikasleen berezitasunak kontuan hartuz helburuak aldatzen edo moldatzen joango ginateke eta ikasturteko lana hiruhileka banatuko genuke. Ondoren, helburu horiek hileka zehaztuko genituzke, gero asteka eta azkenik planaren egunerokotasun bat eramango genuke "agenda edo egutegi" moduko batean.


Hau guztia planeatzeko garaian, zer baliabide ditugun; adibidez gelan dugun espazioa, material didaktikoa... eta haur bakoitzaren beharrak eta zailtasunak kontuan hartu beharko genituzke. Adibidez, haur batek behar bereziak baditu (autismoa badu, dislexikoa bada...)

Ordezko bat etortzerako garaian, komenigarria izango litzateke lehen aipatutako "agenda edo egutegi" hori oso pautatua eta antolatua egotea eta egunean egin beharreko jarduerak garbi azalduak egotea.

Gainera, errutina bat jarraizea ere garrantzitsua izango litzateke. Haurrentzako errutinak pisu handia baitu. Eta, nahiz eta irakasle berri bat etortzea aldaketa handia izan, haurrek ahalik eta aldaketa gutxien nabaritzen saiatu behar gara, ohiko irakaslearen eta ordezkoaren lanaren artean koherentzia bat mantenduz. 




No hay comentarios:

Publicar un comentario