lunes, 10 de marzo de 2014

Curriculumari buruzko gogoeta

Irakasle bezala aldatu beharreko lehendabiziko gauza, gure ustetan, metodologia izan beharko luke eta azkena berriz, helburua. 

Hau da, curriculuma haurrei egokitzerako orduan, gure jarduteko era aldatu beharko genuke lehendabizi; ume bakoitzaren beharrak kontuan hartu eta hauei egokituz. Demagun, ume batek zailtasunak dituela lokarriak lotzen ikasteko. Hasteko haur horrek dituen zailtasunak zeintzuk diren ikusi beharko genuke eta horren arabera  gure metodologia egokitu. Hau da, haur guztiei lokarriak nola lotu azaldu ondoren ulertzen ez badu, istorio batetaz baliatu gaitezke berriz ere azaltzeko.

Bestalde, aldatu beharreko azkeneko gauza, betiere gure iritziz, helburua izango litzateke. Lehen aipatutako adibidean, metodologia anitzak erabili ondoren, oraindik lokarriak lotzen ikasteko zailtasunak baditu, gainontzeko haurrei ezarritako helburua aldatzea planteatu genezake (zailtasunak dituen haurraren kasuan). Kasu honetan, helburu berria, lokarriak lotzerakoan eman beharreko oinarrizko  pausoak barneratzea izango litzateke eta ez lokarriak lotzen lortzea.


No hay comentarios:

Publicar un comentario