Hasteko, garrantzitsua iruditzen zaigu
desberdintzea heziketak lortzen duen helburua eta benetan lortu beharko
lukeena.
Gaur egun ezarrita dagoen sistemak, pertsona pasiboak, lehiakorrak eta
Marxek zioen bezala, alienatuak. Izan ere, askatasun, indibidualismo eta
kooperazioaren diskurtsoaren azpian balore horiek sustatzen dira.
Gure ustez, hezkuntza sistemak pertsona askeak sortu beharko lituzke;
pentsatzeko gai direnak, haien behar errealen araberako ikasteak jasotzen dituztenak.
Hezkuntzak, garapena bermatu eta sustatu behar du eta ez oztopatu. Azken
finean, irakasleak ikaslearen jakin mina asetu behar du eta horretarako tresnak
eman, etengabe “EZ!” esan beharrean;
modu honetan ikaslearen pasotismoa lortzen baita.
Ikastea, bizitzan dagoen gauzarik politenetakoa da. Txikitatik dugu
ikasteko nahia eta beharra baina handitzen goazen heinean, eskolak, hau mozten
digu. Ikasi beharrekoa inposatzen digute, zer ikasi eta nola. Ez diote
garrantzirik ematen bakoitzaren premiei eta denak zaku berean sartzen dituzte
indibidualismo eta pertsonalismoaren izenean.
Bestalde, ikasteko inguru egoki bat behar da, inguru estimulatzaile eta
aberats bat. Norbanakoaren interes eta beharra k bermatuak dauden inguru bat.
Ikasleari baliabideak eskaintzeaz gain, hauek erabiltzera animatu behar zaio
eta bere zalantzak, jakin mina … asetzen lagundu. Ikasteko kooperazioa behar da, izan ere
haurrak beraien artean laguntzen badira elkarrekin ikasiko dute.
Gure ustez ikasteko garrantzitsuena motibatua egotea eta baliabideak izatea
da. Izan ere ikasle bati motibatzen bazaio bere jakin mina piztuz eta asetuz,
eta hau asetzeko baliabide eta laguntza egokia badu, ikasle zoriontsu bat
izango da, askea eta kanpo presiorik gabea.
Benetako ikaste bat lortu nahi bada, funtsa, ikasteko gogoa edukitzea da
eta hau da sistemak (eta era zuzenago batean irakasleek), ikasleengan sortu
behar duena. Baina horren ordez, sistema, gogo hauek suntsitzeaz arduratzen da
hauek ezjakintasunera kondenatuz.
Laburbilduz, gaur egun ezarrita dagoen sistemak, patroi berdinari
erantzuten dioten herritarrak prestatzen ditu eta honek boteretsuenen interesei
erantzuten dio. Hortaz, boteretsuenak gutxi batzuk badira, nola funtzionatuko
du gehiengoaren hezkuntzak?