viernes, 16 de mayo de 2014

Bideoaren hausnarketa - "Educación Prohibida"



Hasteko, garrantzitsua iruditzen zaigu desberdintzea heziketak lortzen duen helburua eta benetan lortu beharko lukeena. 

Gaur egun ezarrita dagoen sistemak, pertsona pasiboak, lehiakorrak eta Marxek zioen bezala, alienatuak. Izan ere, askatasun, indibidualismo eta kooperazioaren diskurtsoaren azpian balore horiek sustatzen dira. 

Gure ustez, hezkuntza sistemak pertsona askeak sortu beharko lituzke; pentsatzeko gai direnak, haien behar errealen araberako ikasteak jasotzen dituztenak. Hezkuntzak, garapena bermatu eta sustatu behar du eta ez oztopatu. Azken finean, irakasleak ikaslearen jakin mina asetu behar du eta horretarako tresnak eman, etengabe “EZ!” esan beharrean;  modu honetan ikaslearen pasotismoa lortzen baita. 

Ikastea, bizitzan dagoen gauzarik politenetakoa da. Txikitatik dugu ikasteko nahia eta beharra baina handitzen goazen heinean, eskolak, hau mozten digu. Ikasi beharrekoa inposatzen digute, zer ikasi eta nola. Ez diote garrantzirik ematen bakoitzaren premiei eta denak zaku berean sartzen dituzte indibidualismo eta pertsonalismoaren izenean.

Bestalde, ikasteko inguru egoki bat behar da, inguru estimulatzaile eta aberats bat. Norbanakoaren interes eta beharra k bermatuak dauden inguru bat. Ikasleari baliabideak eskaintzeaz gain, hauek erabiltzera animatu behar zaio eta bere zalantzak, jakin mina … asetzen lagundu.  Ikasteko kooperazioa behar da, izan ere haurrak beraien artean laguntzen badira elkarrekin ikasiko dute. 

Gure ustez ikasteko garrantzitsuena motibatua egotea eta baliabideak izatea da. Izan ere ikasle bati motibatzen bazaio bere jakin mina piztuz eta asetuz, eta hau asetzeko baliabide eta laguntza egokia badu, ikasle zoriontsu bat izango da, askea eta kanpo presiorik gabea. 

Benetako ikaste bat lortu nahi bada, funtsa, ikasteko gogoa edukitzea da eta hau da sistemak (eta era zuzenago batean irakasleek), ikasleengan sortu behar duena. Baina horren ordez, sistema, gogo hauek suntsitzeaz arduratzen da hauek ezjakintasunera kondenatuz. 

Laburbilduz, gaur egun ezarrita dagoen sistemak, patroi berdinari erantzuten dioten herritarrak prestatzen ditu eta honek boteretsuenen interesei erantzuten dio. Hortaz, boteretsuenak gutxi batzuk badira, nola funtzionatuko du gehiengoaren hezkuntzak?

1 comentario:

  1. Interes handiko hausnarketa teorikoa hemen planteatzen duzuena.

    Orain praktika aldatzea falta zaigu, poliki poliki

    Ea denon artean benetako hobekuntzak lortzen ditugun.

    Ondo segi, BEGOÑA

    ResponderEliminar