viernes, 16 de mayo de 2014

Bideoaren hausnarketa - "Educación Prohibida"



Hasteko, garrantzitsua iruditzen zaigu desberdintzea heziketak lortzen duen helburua eta benetan lortu beharko lukeena. 

Gaur egun ezarrita dagoen sistemak, pertsona pasiboak, lehiakorrak eta Marxek zioen bezala, alienatuak. Izan ere, askatasun, indibidualismo eta kooperazioaren diskurtsoaren azpian balore horiek sustatzen dira. 

Gure ustez, hezkuntza sistemak pertsona askeak sortu beharko lituzke; pentsatzeko gai direnak, haien behar errealen araberako ikasteak jasotzen dituztenak. Hezkuntzak, garapena bermatu eta sustatu behar du eta ez oztopatu. Azken finean, irakasleak ikaslearen jakin mina asetu behar du eta horretarako tresnak eman, etengabe “EZ!” esan beharrean;  modu honetan ikaslearen pasotismoa lortzen baita. 

Ikastea, bizitzan dagoen gauzarik politenetakoa da. Txikitatik dugu ikasteko nahia eta beharra baina handitzen goazen heinean, eskolak, hau mozten digu. Ikasi beharrekoa inposatzen digute, zer ikasi eta nola. Ez diote garrantzirik ematen bakoitzaren premiei eta denak zaku berean sartzen dituzte indibidualismo eta pertsonalismoaren izenean.

Bestalde, ikasteko inguru egoki bat behar da, inguru estimulatzaile eta aberats bat. Norbanakoaren interes eta beharra k bermatuak dauden inguru bat. Ikasleari baliabideak eskaintzeaz gain, hauek erabiltzera animatu behar zaio eta bere zalantzak, jakin mina … asetzen lagundu.  Ikasteko kooperazioa behar da, izan ere haurrak beraien artean laguntzen badira elkarrekin ikasiko dute. 

Gure ustez ikasteko garrantzitsuena motibatua egotea eta baliabideak izatea da. Izan ere ikasle bati motibatzen bazaio bere jakin mina piztuz eta asetuz, eta hau asetzeko baliabide eta laguntza egokia badu, ikasle zoriontsu bat izango da, askea eta kanpo presiorik gabea. 

Benetako ikaste bat lortu nahi bada, funtsa, ikasteko gogoa edukitzea da eta hau da sistemak (eta era zuzenago batean irakasleek), ikasleengan sortu behar duena. Baina horren ordez, sistema, gogo hauek suntsitzeaz arduratzen da hauek ezjakintasunera kondenatuz. 

Laburbilduz, gaur egun ezarrita dagoen sistemak, patroi berdinari erantzuten dioten herritarrak prestatzen ditu eta honek boteretsuenen interesei erantzuten dio. Hortaz, boteretsuenak gutxi batzuk badira, nola funtzionatuko du gehiengoaren hezkuntzak?

Berrikuntzak Hezkuntzan



                     

1.     Aurreiritziak


Berrikuntza:  hitz batean definitzekotan, aldaketa. Berrikuntza, zerbait hobetzeko premia dagoenean sortzen da eta hau garai berriekin batera etortzen da, gizartearen beharrak asetzeko helburuarekin. Hala ere, esan beharra dago berrikuntzak ez direla gauza erraza. Aldaketa garaian bizi garen arren, hauek asimilatzea kostatzen zaigu eta hau oztopo bat izan daiteke garapenari begira. Bestalde, berrikuntza hitza, gehienetan, positiboa den zerbaitekin lotzen dugu baina ez du zertan horrela izan.

2.     Baliabideen sintesia


Hezkuntzaren berrikuntzak didaktika ikerketaren eragile nagusia izan behar du. Berrikuntza eta ikerketaren arteko lotura indartu behar dugu bai praktikari eta bai arazoei begira.

Berrikuntzaz hitz egitean, hobekuntza eta plangintza prozesu bat bezala ulertu behar dugu, zeinek aldaketa-prozesu bat eskatzen duen, borondatezkoa eta planifikatuta. Baina aldaketa hauek zailak izaten dira eta denbora eskatzen dute. Gainera, arreta deitzen du erresistentziak asko eta askotarikoak direla eta hau aldatu beharra dago.

Berrikuntza garatzeko proposamen batzuk badaude: berrikuntza zerbait berria ikasteko planteatu; proiektu kolektiboak egin zuzendaritza-taldeen laguntzaz baliatuz. Baita lan talde egonkorrak sortzea berrikuntzen hedapena bermatzeko, eta informazioa eta esperientziak trukatzeko klima positibo bat sortu lankidetza eta lana errazteko.

3.     Lanketa teorikoan oinarritutako gogoeta


Hau guztia ikusi ondoren, ondoriozta dezakeguna zera da: berrikuntza asko proposatzen direla baina aurrera eramaterako garaian oztopoak ematen direla. Eta hau zergatik gertatzen da?

Hasteko, berrikuntza bat emateko, beharrezkoa da lankidetza eta denek helburu berdinaren alde egitea. Bakoitza bere bidetik badoa, inoiz ez da lortuko berrikuntza behar bezala ematea. Horretarako, oso garrantzitsua da irakasle askok berrikuntzen inguruan dituzten aurreiritziak eta jarrera aldatzea eta baikorragoak izatea. 

Egoera hau ikusita, zein aspektutan eman daitezke berrikuntzak gaur egun? Ebidentzia bat da gizartea nola aldatzen ari den teknologia berrien ondorioz, hortaz, berrikuntza hauek hezkuntzan txertatzea garrantzitsua iruditzen zaigu: teknologia berrien erabilera ugariagoa, zahartuta gelditu diren baliabideak alde batera uztea... honek, gainera, kasu batzuetan metodologian aldaketak egitea ere eragingo du. 

Bina, berrikuntzak hobekuntza suposatzen du beti?

Berrikuntza hobekuntza suposatzeko pentsatuta dago. Halere, badago arazo bat: askotan, berrikuntzak sustatzeko egiten diren ikerketek ez dute harreman zuzenik gelan gertatzen denarekin. Hau da, teoriak eta praktikak lotura gutxi dute. Beraz, batzuetan, berrikuntzak ez dira espero ziren bezain onak.

Berrikuntza, erreforma, aldaketa, ... kontzeptu berdinak al dira? Zertan bereizten dira?

Berrikuntza prozesu bat da. Berrikuntza eta aldaketa ez dira gauza berdinak. Aldaketa zerbait zehatza da, eta berrikuntza, berriz, aldaketa zehatzekin bilatzen den hobekuntza. Beraz, berrikuntza gertatzeko, zerbaitetan aldaketa bat gertatu behar da. Gainera, planifikazioa eta gogoeta eskatzen duen prozesu luzea da. Gertatzeko, aldaketak bultzatzeko prest dagoen jendea behar da, eta hemen beste arazo bat sortzen da: Aldaketari egiten zaion erresistentzia, jendea (irakasleak, administrazioak, ikasleak...) aldaketaren beldur baita. Eta, batzuetan, aldaketarako prest dauden irakasleek ere, erresistentzia hau ikusita, amore ematen dute, ohiko irakaslea izatea irakasle berritzaile bat izatea baino errazagoa delako.

Beste aldetik, erreformak instituzioek bultzatutakoak dira. Azken urteetan, asko egin dira, baina eragin gutxi izan dute benetako aldaketak sortzerako orduan. Hauek ez baitira gai praktikan aurkezten diren arazoei aurre egiteko. Beraz, arazoak ahazten dira, eta horrela ez da aldaketarik gertatzen. Gainera, irakasle asko, erreformetara moldatzen dira bere praktika aldatu gabe.

Laburbilduz, hezkuntzan aldaketak behar dira. Eta aldaketa hauek ezin dira erreformetatik soilik lortu. Berrikuntzak ere behar dira (praktikarekin lotura dutenek), eta berrikuntzak praktikara eramateko prest dagoen jendea, erresistentziari aurre eginez eta irakasle arrunta izateak dakartzak erosotasuna alde batera utzita.

martes, 18 de marzo de 2014

Zergatik egiten ditugu hausnarketak gelan?

Nere ustez, hausnarketak denen ideiak jakiteko egiten ditugu. Ideia eta iritzi desberdinak entzutean, norberaren hausnarketa ematen da eta ikuspuntu desberdinak ezagutzen ditugu. Modu honetan ikasketa prozesu aktiboa eta kolektiboa ematen da.

Zergatik egiten ditugu gelan hausnarketak?

Nire ustez hau egitean guztion iritzia jakiten dugu eta horrela gauzak orokorrago ikusten ditugu. Gure ideiak elkar entzunez gehiago ikasiko dugu. Baita besteen iritziak kontuan hartuz eta horretaz pentsatuz.

Zergatik egiten ditugu hausnarketak gelan?

Nire ustetan, gelan denen artean egiten ditugun hausnarketen benetako helburua, gelakideak gure artean entzutea eta besteen iritziak errespetatzea da. Modu honetan gizarteratze prozesu bat ere gertatzen da, besteekiko irekitzen baikara eta ez gara soilik gure itritzira ixten. Hortaz, gure hausnarketa pertsonalaz gainera, gainontzekoek ateratako ondorioen inguruan ere hausnartzeko balio digute gelako hausnarketek.

domingo, 16 de marzo de 2014

Zertarako egiten ditugu hausnarketak? Benetako helburua:



                Nire ustez, guztion hausnarketak klase aurrean konpartitzen ditugu besteak pentsarazteko. Bi pertsonek ez dute berdina usten gai baten inguruan, eta biek diotenari buruz eztabaidatzerakoan, hasieran bakoitzak zuen ideia aldatzen da, aberasten da.

Paula Gallego Del Hoyo

¡Saquen el libro de texto! Resistencia, obstáculos y alternativas en la formación de los docentes para el cambio educativo


Rebeca Gestoso

Centros educativos en los que se aprende a enseñar  

La idea de promover centros que, además de cumplir sus obligaciones usuales con el alumnado que atienden, introduzcan mecanismos para enseñar a enseñar a su profesorado se debe, entre otros, a los trabajos de Van Veen y sus colaboradores. Estos investigadores han estudiado cuales son las condiciones sustanciales que deben estar presentes en los centros educativos para que los programas de formación del profesorado que se impulsen, impacten realmente en las aulas y perduren en el tiempo.

Esaldi hau aukeratu dut, benetan garrantzitsua iruditzen zaidalako irakasleek jasotzen duten formazio eta prestakuntza berriek eragina izan dezaten ikasleengan. Era berean, garrantzi handikoa iruditzen zait irakasten irakastea, oso beharrezkoa iruditzen baitzait. Irakasleek formazio berezi eta egokia jaso behar dute ikasleengan inpaktu bat izateko. 

Gaur egun badirudi ematen diren aldaketa guztiekin hauei irekiagoak egon behar dugula baina ez da horrela. Asko kostatzen zaigu aldatzea eta lortzen badugu ere, aldaketa hauek, orokorrean, ez dute eragin handirik izaten gure inguruan. Horregatik, prestakuntza berritzailea jasotzen ari diren irakasleen eragina ez nabaritzea oso larria iruditzen zait. Egiten duten esfortzu guztia bere ikasleen alde egiten dute eta hau ez bada ikusgai ikasgeletan, esfortzu horrek guztiak ez du ezertarako balio.

Hortaz, aldaketak hauek ikasleengan eragina izatea ezinbestekoa da ikasleak ere aldatzeko, egoera eta esperientzia berriei ateak irekiz. Baina ez hori bakarrik. Nahiz eragina izan, era berean oso garrantzitsua da irakasleen formazio honek eragina izateaz gainera, denboran zehar irautea, inpaktu honek seguru aski denbora luzea hartuko du. 


Laida Garaizabal

"NADANDO ENTRE DOS ORILLAS, DE LO CONOCIDO A LO DESCONOCIDO"


Alde batean egongo litzateke ezagutu gabekoa edo oraindik ez dakiguna, eta igeri egitean, esfortzu batekin eta behar den laguntzarekin, iristen gara beste aldera, non gure helburua lortuko dugun. 


Ezagutzen duguna kontrolatzen dugu, baina ezezaguna beti konfiantza falta sortzen digu edo eragiten digu. Normalean beldurra adierazten dugu eroso sentitzen ez garenean. Horretarako laguntzak behar ditugu, eta arazoen aurrean nolako jarrera izan behar dugun garbi eduki.


Paula Gallego 


“El cobijo socio-emocional de los colegas resulta indiscutible”

Esaldi hau aukeratu dut guztiz zuzena iruditzen zaidalako. Irakaskuntzan formazio eguneratua behar da; gizartea aldatzen denez, irakasteko erak ere aldatu behar baitira, garai berrietara moldatuz. Baina aldaketa horiek klasera eramatea zaila izan daiteke. Eta askoz ere zailagoa izaten da berrikuntza hauek aplikatzen dituen lehenengoarentzako.

Beraz, klasera aldaketak edo berrikuntzak eramaterako orduan oso ausarta da bakarrik egitea, baina berrikuntza hauek aplikatzeko prest dagoen norbait ondoan edukitzea konfiantza ematen du, errazagoa egiten du.


Eneritz Dominguez

¿PORQUE NOS CUESTA TANTO CAMBIAR? 

El profesor Emilio Sánchez (2007) se ha quejado en mas de una ocasión de la postura
prescriptiva que suele adoptarse en los ámbitos educativos (lo que se tiene que hacer),
obviando una visión más naturalista y, en definitiva, posiblista: lo que se puede hacer a
partir de lo que ya tenemos (para lo que resulta indispensable conocer bien lo que
tenemos). Ciertamente hemos valorado muy poco los “constates del cambio” que supone
transitar de unas sesiones de formación, mas o menos bien resueltas, a las prácticas
cotidianas de nuestras aulas, influidas por multitud de obstáculos de muy diversa
naturaleza.


Ikastoletan askotan tradizioa jarraitzen da ohikoa dena, eta irakasle askok
beraien klaseak ematean hori egiten dute. Irakasleen ustez ikasleak aldatu
harren metodologia bera erabili behar da eta ez dituzte ikasleen beharren
arabera aldatzen. Nere ustez hau aldatu behar da eta irakasleek hau arazo bat
dela jakin behar dute, izan ere pertsona guztiak ez gara berdinak eta ikasteko
metodologia desberdinak behar ditugu. 


Paragrafo hau aukeratu dut nere ikasle bizitzan zehar irakasle irakasle txarrak
izan ditudalako, hau da, urtero metodologia berdina erabiltzen zutenak gai
bera emateko. Adibidez, nire DBH1eko lenguako irakasleak adibide berdinak
erabiltzen zituen ortografia arauak azaltzeko, adibide horiek nire lehengusinei
azaldu zizkien eta orain nere anaiari azaltzen dizkio; eta egia esan bere
klasean ez nuen ezer ikasi.
 

Azkenik, esan nahiko nuke ulertzen detela aldaketek formazioa eskatzen
dutela, baina, irakaslearen lanak ez al du etengabeko formazioa eskatzen?
Nere ustez irakasle on bat etengabe ikasten dabilena da.