martes, 18 de febrero de 2014

Hezkuntza frankismo garaian


Aurkezpenen inguruko hausnarketa

Hezkuntza sistema asko aldatu da mendeetan zehar. Gainera, aldaketa hauek garai bakoitzean emandako egoera sozial eta politikoarengatik baldintzatuak izan dira.

Hasteko, esan beharra dago, eskola tresna ideologiko bezala erabili izan dela. Izan ere, momentu bakoitzean boterean zegoen ideologiaren isla izan da eta politikariak beren interesak defendatzen saiatu dira instituzio honen bitartez.

Hezkuntzari dagokionez, hasiera batean guztiz elitista zen; hau da, aberetsek bakarrik zuten ikasteko aukera. Baina, zorionez, egoera aldatuz joan da gaur egungo egoerara iritsi arte; non hezkuntza denon eskubidea den (nahiz eta gaur egungo politikariek bultzatutako murrizketekin berdina ez islatu).

Emakumearen egoera ere aldatu egin da. Gizartean, hezkuntzan bezala, emakumeak bigarren mailako papera bete du eta soilik, une batzuetan ikusi ahal izan da gizon eta emakumeen arteko berdintasuna, adibidez, II. Errepublikan. Gaur egun berriz, desberdintasun hauek ia desagertu dira.


Erreformak

Historian zehar erreforma asko eman direla ikusi dugu. Erreforma hauek ideologia aldaketekin batera doaz, hauek islatuz eta lehenago aipatutako ibilbidea jarraituz. Baina arazo ugari egon dira hauek aplikatzerako garaian, politikaren ikuspegitik sortzen direlako. Eskola bakoitzaren egoera eta beharrak ez dira kontuan hartzen eta hau beharrezkoa da erreformak aurrera eraman ahal izateko. Gainera, koherenteak izan behar dute errealitateari dagokionez bertan aplikatu ahal izateko.

Hezkuntzak ez du mundua aldatzen baina hau gabe ezinezkoa da mundua aldatzea

Hezkuntza gizartearen oinarria da eta gizartean aldaketak gertatzeko, hezkuntzan aldaketak ematea beharrezkoa da. Hala ere, ezinezkoa da mundua bere osotasunean aldatzea; baina aldaketa txikiak eman daitezke hezkuntzaren bidez. Aldaketatxo hauek edalontzi bat betetzen duten ur tantak bezalakoak izango lirateke, eta momentu batean edalontzia goraino beteko dute, aldaketa handiagoei atea irekiz. Horregatik, nahiz eta hasierako aldaketak oso esanguratsuak ez izan beharrezkoak dira pixkanaka mundua aldatzeko.

 

lunes, 3 de febrero de 2014

Haur Hezkuntza garaiko oroitzapenak II



Taldekide bakoitzak gure Haur Hezkuntzako oroitzapenen inguruan hausnartu ondoren, hainbat ideia orokor bildu ditugu:

Bakoitzaren esperientziak partekatu ondoren, argi geratu zaigu Haur Hezkuntzako urteetan imitazioaren bidez gauza asko ikasten direla. 

"Hasieran maisu-maistra pausoak banan-banan azaltzen zituen. Hasteko kolorezko paper baten karratu bat mozten zuen. Gero, paper hori bola bihurtzen zuen eta kolarekin bustitzen zuen. Ondoren paper batean itsatsi behar zela azaltzen zuen"

Kasu honetan, irakasleak lehendabizi ariketa egiten zuen eta ondoren, ikasleek bere pausoak jarraitzen zituzten ariketa burutuz. Berdina gertatzen da hurrengo adibidean.  

"Haurrek, irakasleari ariketa nola egiten den ikusi ondoren eta honen azalpenak entzun ondoren, kristalezko poto batean kotoi bustia eta hazi bat jartzen dute."

Hortaz, imitazioa, irakasleak erabili dezakeen tresna erabilgarria izan daiteke haurrei zerbait erakusteko. Izan ere,  ekintzak, hitzak baina baliagarriagoak baitira kasu batzuetan.

Bestalde, erabilitako materialak asko eta oso anitzak ziren: margoak, puntzoia, textura ezberdinetako paperak, kola, guraizeak, liburuxkak... betiere haurrek erabiltzeko egokituak. Ariketa bakoitza burutzeko ere txoko berezi bat zegoen eta bertan, beharrezko materiala geneukan eskura.

Burutzen genituen ariketak mota askotakoak ziren baina denek helburu berebera zuten: gure garapena ahalbidetzea, modu egokian eman zedin. Hala ere ariketa bakoitzak bere xede espezifikoa zuen.

"Ariketa hau oso garrantzitsua izan zen hatz erakuslearen eta hatz lodiaren arteko mugimendua bolatxoak egiterakoan eta paperean itsasterakoan garatu genuelako . Gainera, geroago arkatza hartzeko hatzen kontrola ere lantzen genuen. Era berean, eskuen eta begien ateko koordinazioa ere garatzen zuen ariketa zen. Eta nik aukeratutako bi adibideetan “kaponpoan-barruan” kontzeptua ikasten da"

"Ariketa honen helburua haurrek naturaren eboluzioa ulertzea da, haziaren eboluzioa ikusiz lore bat nola hazten den ikasi eta ulertzen dute"

Ebaluatzeko garaian, denen kasuan ez zen ebaluazio gogor bat egiten. Ebaluatzerako garaian emaitza kontuan hartzen zen arren, prozesuak zuen pisurik handiena. Pixkanaka ematen ziren aurrerapenak eta garapenak zuten garrantzia.

"Egiten genituen jarduerek eragin handia zuten ebaluazio garaian. Izan ere, proposatzen ziren ariketen bitartez haur bakoitzak alor desberdinetan zuen garapena ikus zitekeen"

Hortaz, oroitzapen hauen bitartez, gure haur hezkuntza esperientzak gogorarazi ditugu baina modu kritikoago batean. Izan ere, esperientzia propioak oso aberasgarriak iruditzen zaizkigu etorkizunean irakasle lanetan aritzeko.

Dekretuaren sintesia



Euskaran, irakaskuntza ezinbesteko ardatza izan da euskararen ezagutza zabaltzeko, eta halaxe izaten jarraitu behar du. Aldaketak egiten dira eta bi hizkuntza ofizialak ikasi beharra zehazten da, familien aukera-askatasuna errespetatuz. Dekretu honen helburua EAEko Haur Hezkuntzako berezko curriculuma ezartzea da. Curriculum ororen helburu nagusia, pertsonak heztea eta prestatzea izanez egilearen aburuz, berdintasunez eta diskriminaziorik egin gabe.
Aplikagarri izango da Haur Hezkuntzako bi zikloak (0-3 eta 3-6), zikloetako bat edo lehenengo zikloko zati bat ematen duten Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan. Haur Hezkuntzako xedea garapen fisiko, intelektual, afektibo eta soziala lortzea da. Haurrek elkarrekin bizitzen ikasiko, pentsatzeko gaitasuna eraikiko eta komunikatzen ikasiko dute. Haur Hezkuntzako ziklo bakoitzean eman beharrekoa ere biltzen da gaitasunekin batera. Beraz curriculuma etapa horretarako ezarritako helburuen, gaitasunen, edukien, ebaluazio-irizpideen eta orientabide metodologikoen multzoa bezala ikusi behar da.

“Hizkuntzaren Proiektua” proposatzen da eta hezkuntza-proiektuan jasotako ikaskuntza-prozesuan hizkuntzak nola irakatsiko eta erabiliko diren finkatuko du. Hizkuntza ofizialak euskara eta gaztelania dira, baina bigarren ziklotik aurrera atzerriko hizkuntza sartuko da.

Ebaluazioa eta ordutegiak ere zehazten dira tutoretzekin batera. Ebaluazioa orokorra, jarraitua eta prestakuntzazkoa izanez, eta ordutegiari dagokionez, haurrek ezingo dute eskolan zortzi ordu baino gehiago egon. Bestalde, aniztasuna, kontuan hartu beharreko zerbait izango da. Arreta pertsonalizatua emango zaio haur bakoitzari bere garapen integrala bultzatzeko. Askatasuna emanez nahi duten metodologia aukeratzeko.


Bukatzeko, Curriculum-proiektuaren helburuak hezkuntzazko inklusioa eta indibidualizazioa dira. Derrigorrezkoa izango da, beraz, curriculuma ezartzea.